BigDatia
Big Data eta Adimen Artifizialean espezializatutako mugaz gaindiko klusterra

Akitania Berria –  Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeetako enpresak eta teknologia-zentroak biltzen dituen mugaz gaindiko kluster bat da BigDatia.

Kluster horrek Big Data eta Adimen Artifizialeko  irtenbide espezializatuak eskaintzen ditu, eta sektore horretako balio-katearen % 80 baino gehiago estaltzen du.

BigDatiako enpresa eta teknologia-zentroak berrikuntza-ekosistema batean bizi dira, eta haien profilen osagarritasunari esker, hainbat jarduera biltzen dituzten sektoreetako proiektuetan ezar daiteke adimen artifiziala:

    • Industria.
    • Osasuna, medikuntza.
    • Garraioak.
    • Energia.
    • Aeroespaziala.

Informazio-fluxu handiak prozesatzea da kluster honetako kideen espezializazioa, bai eta datu heterogeneoak eta eboluzioan daudenak kudeatzea ere. Irtenbide eta laguntza pertsonalizatuak garatzen dituzte industria, garraio, finantza eta zerbitzu, turismo, osasun eta abarretarako.

Kluster honetan, datu-bilketatik hasi eta datuak aztertu eta araztu arteko prozesuak lantzen dira. Bertan datu-fluxuaren kontrolean bezeroari laguntzeko modalitate guztiak daude ordezkatuta, laguntzeko tresnen horniduratik hasi eta erosketak zein salmentak denbora errealean aurreikusi eta erabakiak hartzeraino.

Balio-katearen gaitasun tekniko guztiak BigDatian integratuta daude, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:


    • Machine Learning.
    • Deep Learning.
    • Denbora errealeko laguntzaile birtualak eta mantentze prediktiboa.
    • IoT eta sistema ziber-fisikoak.
    • Langileentzako neurrirako prestakuntza edo ingeniaritzako ikasleentzako hasierako prestakuntza.
    • Lankidetza-proiektuetarako I+G unitateak.

BigDatia KLUSTEURO programaren barruan dago eta lankidetza publiko-pribatua izatea du berezitasun, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak lagundutako finantzazioari eta bazkide diren hiru lurraldeetako enpresa eta teknologia zentroen ekarpenei esker.

Horrez gain, mugaz gaindiko kluster honen garapena eta kudeaketa Baiona-Iparraldeko Merkataritza eta Industria Ganberarekin, Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Bazkundearekin eta SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziarekin elkarlanean egiten da.

Zure interesa piztu dugu?

Edozein zalantza edo proposamen izanez gero, ZURE ESANETARA GAUDE

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Euroeskualdeko hiru kluster hauek biltzen dituen sarea: AdditiValley (fabrikazio gehigarria/3D inprimaketa), BigDatia (Big Data eta Adimen Artifiziala) eta InnovMedica (Medikuntzako gailuak eta E-Osasuna).

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea LLETek finantziatutako proiektua. Lankideen parte hartzearekin / (es) con la particpacion de los colaboradores / (fr) avec la participation des collaborateurs.

This site is registered on wpml.org as a development site.