AdditiValley
Fabrikazio gehigarrian eta 3D inprimaketan espezializatutako mugaz gaindiko klusterra.

AdditiValleyren aurkezpena

AdditiValley Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea osatzen duten hiru lurraldeetako enpresak eta teknologia-zentroak biltzen dituen mugaz gaindiko klusterra da.

Additivalleyk berrikuntza eta lankidetza ekosistema batean bizi diren eta fabrikazio gehigarrian zein 3D inprimaketan espezialista diren enpresen sarea biltzen du.

Bertako bazkideek gaur egun identifikatutako teknologia gehigarrien %80 hartzen dute. Metaletik hasi, zeramiketatik igaro eta polimeroetaraino 18 teknologia hartzen ditu barnean, gutxienez.

Mugaz gaindiko partzuergoan balio-katearen maila guztiak daude ordezkatuta:

    • Lehengaien hornitzaileak
    • Fabrikazio gehigarriko pieza eta prototipoen ekoizleak
    • Makineria eta ekipoen fabrikatzaileak
    • Ingeniaritza estudioak
    • Prestakuntza akademikoko eta etengabeko prestakuntzako zentroak
    • Prototipogintza eta I+G teknologia zentroak

Additivalleyko kide diren enpresa eta teknologia zentroen profilen osagarritasunari esker, fabrikazio gehigarriko irtenbide egokia eskain daiteke hainbat jarduera-sektoretan. Honako hauek nabarmen daitezke:

    • Industriako ekipamendua
    • Osasuna
    • Automozioa
    • Aeronautika
    • Petrolioa eta gasa
    • Elikagaien industria
    • Piezak zein azpimultzoen fabrikazioa eta erremintak, konponketak, ordezko piezak edo berritzeak egitea

Additivalley klusterra KLUSTEURO programaren barruan dago eta lankidetza publiko-pribatua izatea du berezitasun, Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdeak lagundutako finantzazioari eta bazkide diren hiru lurraldeetako enpresa eta teknologia zentroen ekarpenei esker.

Horrez gain, mugaz gaindiko kluster honen garapena eta kudeaketa Baiona-Iparralde Merkataritza eta Industria Ganberarekin, Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Bazkundearekin eta SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziarekin elkarlanean egiten da.

Zure interesa piztu dugu?

Edozein zalantza edo proposamen izanez gero, ZURE ESANETARA GAUDE

ESKATU INFORMAZIO GEHIAGO

Euroeskualdeko hiru kluster hauek biltzen dituen sarea: AdditiValley (fabrikazio gehigarria/3D inprimaketa), BigDatia (Big Data eta Adimen Artifiziala) eta InnovMedica (Medikuntzako gailuak eta E-Osasuna).

Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa Euroeskualdea LLETek finantziatutako proiektua. Lankideen parte hartzearekin / (es) con la particpacion de los colaboradores / (fr) avec la participation des collaborateurs.

This site is registered on wpml.org as a development site.